Txikipedia:Libra (konstelazioa)

Libra zeruko konstelazio bat da. Zeruan dauden 88 konstelazio modernoetatik zazpigarren handiena da.

Ezaugarriak aldatu

Konstelazio hau ez da oso argitsua. Zubeneschamali, zubenelgenubi eta zuvenelabrab dira bere izar nagusiak .Libra konstelazioaren ondoan beste konstelazio batzuk daude adibidez serpens caput,virgo,ophiuchus,scorpius,lupus,centaurus,hydra eta konstelazio gehiago.Hidrogenoz eta helioz osatuta daude batez ere.

Izarrak aldatu

  • α Librae (Zubenelgenubi), bere osagaiak 4 minutu eskaseko arkuz bereizten dituen izar bitarra
  • β Librae (Zubeneschamali), 2,61 magnitudeko konstelazioko distiratsuena, izar berde gisa deskribatu izan da askotan. B8V mota espektrala Eguzkia baino 130 aldiz argitsuagoa den izarra da
  • γ Librae (Zubenelhakrabi edo Zubenelakrab), 3,91 magnitudeko erraldoi laranja. Izar honen inguruan bi planeta erraldoi aurkitu dira
  • ε Librae, 4,93 magnitudeko bitar espektroskopikoa, zeinaren osagai nagusia sekuentzia nagusiko izar zuri-horia den
  • η Librae, 5,42 magnitudeko azpierraldoi zuria
  • θ Librae, 4,14 magnitudeko erraldoi laranja.