Lertxuntxo itzain

Lertxuntxo itzain ardeidae familiako hegaztia da. Nahiz eta Europan, Asian eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi, Euskal Herrian hedatzen ari den espezie bat da.

Deskribapena

aldatu

Tamaina ertainekoa da. Mokoa horia da eta hanken kolorea desberdina izan daiteke ale batetik bestera. Ugalketa garaian koloreak aldatzen zaizkio.

Elikadura

aldatu

Intsektuak (matxinsalto, oti, txitxarra, euli, sits eta sorginorratzak), zizareak, armiarmak, sugandilak, suge txikiak, anfibioak eta ugaztun txikiak ehizatzen ditu

Ugalketa

aldatu

Zuhaitzetan egiten ditu habiak. Arrautzak zuriak dira tono urdinxka edo berdexka dutela. Guraso biek txitatzen dituzte 22-26 egunetan zehar eta ondoren ere biek elikatzen dituzte.

Izena beste hizkuntzetan

aldatu

Ingelesez: Cattle egret.

Gazteleraz: Garcilla bueyera.

Frantsesez: Héron garde-bœufs