Lertxun gorria eta bere umeak

Lertxun gorria uretan ibiltzen den hegaztia da. Afrika eta Asian bizi da baina udaran Euskal Herrira etortzen da.

Deskribapena aldatu

Lepo eta hanka luzeak ditu eta moko zorrotz eta zuzena.

Orban gorrixkak ditu gorputzean eta, horregatik du Lertxun gorri izena. Gorputza, kolore ezberdinez osatuta dauka. Buruan, lepoan eta sabelaldean marra ilun eta zuriak ditu. Honi esker, ezkutatu (kamuflatu) egiten da. Bizkarraldea eta hegoak grisagoak diren arren, luma gorri batzuk dauzka. Bere hankak horixkak dira eta begi horiak ditu.

Non bizi dira? aldatu

Hegazti urtarrak direnez, ura dagoen edozein leku dute gustoko beraien bainua artzeko. Eguzkia agertzen denean eta joan behar denean egoten dira esna eta egunean zehar deskantsatu egiten dute. Beldurtiak direnez, ezkutatuta egoten dira.

Maiatza iristen denean, Euskal Herrira etortzen dira, umeak edukitzera.

Elikadura aldatu

Bakarrik joaten dira ehizatzera. Beraien gustoko animaliaren bat etorri arte itxaroten dute, eta beraien ondotik pasatzen direnean, erasotzen dute. Batez ere, animalia txikiak jaten dituzte, adibidez, intsektuak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak eta batzuetan, baita arrain txikiak ere.

Ugalketa aldatu

Jartzen dituzten arrautzak urdinak izaten dira eta lau edo sei arrautza jarri ohi dituzte.

Izena beste hizkuntzetan aldatu

  • Gaztelanieraz: Ardea purpurea
  • Ingelesez: Purple heron
  • Frantsesez: Héron pourpré

Lertxun gorriaren soinua entzun nahi? aldatu

       Entzun!