Leo minor zeruan dagoen konstelazio txikienetako bat da, erraz ezagutu daitezkeen Hartz Handiaren eta Leo konstelazioaren artean kokatuta dago.

Leo Minor

Ezaugarriak

aldatu

Leo konstelazioa ez bezala, ez dago Ptolomeok Kristo aurreko II. mendean, hau da, 1687. urtean, Johannes Heveliusek marraztutako 48 konstelazioen antzinako zerrendaren barruan.

37 izarrez osaturik dago; izarrik distiratsuena 46 Leonis Minoris izeneko izarra da, gugandik 98 argi-urtera dagoena eta horretaz gain, konstelazio orretako izarrik handiena ere bada.

Izarrak

aldatu

Hemen bere izarrik ezagunenak:

  • β Leonis Minoris, konstelazioan letra greziarra duen bakarra den arren, ez da izarrik distiratsuena (4,21 magnitudea). Bere osagai nagusia erraldoi horia den bitar bat da.
  • 11 Leonis Minoris, 36,5 argi urtera dagoen sistema bitarra, nano hori aldakor batek eta nano gorri batek osatua. 19 Leonis Minoris, 5,11 magnitudeko izar zuria.
  • 20 Leonis Minoris, nano hori batek eta nano gorri aktibo batek osatutako izar bitarra 49 argi-urtera. 21 Leonis Minoris, 4,48 magnitudeko sekuentzia nagusiko izar zuria, konstelazioko hirugarren distiratsuena.
  • 24 Leonis Minoris, Eguzki Sistematik 6,47 magnitudea duen eguzki analogoa, Eguzki Sistematik 104 argi urtera.
  • 37 Leonis Minoris, 4,69 magnitudeko erraldoi hori argitsua.
  • 46 Leonis Minoris (Praecipua), +3,83 magnitudearekin, Leo Txikiko izarrik distiratsuena da Bayer izendapenik ez izan arren. Erraldoi laranja bat da 98 argi-urtera dagoena.
  • 51 Leonis Minoris, 7,60 magnitudeko disko lodiko izarra.
  • R Leonis Minoris, Mira motako aldagaia, 6,3 eta 13,2 arteko magnitude aldakorra duena 372,19 eguneko zikloan.
  • Hubble Espazio Teleskopioarekin lortutako NGC 3344ren irudia.
  • RY Leonis Minoris (G117-B15A), ZZ Ceti motako nano zuri aldakorra.
  • HD 87883, nano laranja bat eguzkiz kanpoko planeta duena.