Ba al dakizu   
Saccharomyces cerevisiae motako legamia funtsezkoa da ardoa, ogia eta garagardoa egiteko prozesuan. Ikusi haren argazkia, mikroskopioan:

Legamia onddo mikroskopiko mota bat da. Ez dute hifarik osatzen, eta, beraz, ez dute lizunek duten hari-itxurarik. Zelula bakarrekoak direnez, perretxikoak ere ez dituzte osatzen. Legamiak ogia, gazta edo ardoa egiteko erabiltzen dira elikagaien industrian.

Legamiaren ezaugarriak aldatu

  • Zelulek nukleoa daukate, hau da, eukariotoak dira.
  • Legamia zelulabakarrak dira, zelulak horiek biribilak dira.
  • Ugalketa modu desberdinetan egin daiteke.
  • Legamiak oxigenoaren presentzian edo oxigenorik gabe bizi daiteke.
  • Onddo hauek fruituak, zuhaitz-azalak eta loreak bezalako azukreak dituzten habitatetan bizi dira.
  • Elikagaiak hondatu ahal dituzte.
  • Hartzidura egin behar dute energia gehiago lortzeko.
  • Bitamina eta mineral asko ditu, D bitamina, burdina eta magnesioa, besteak beste.
 
Legamiarekin, argazkian ikusten dugun ogia sortu daiteke.

Zertarako erabiltzen dira legamiak? aldatu

Legamiak asko erabiltzen ditu gizakiak hainbat prozesuetarako, merkea, erreproduzitzeko erraza eta metabolismo sinplea dutelako. Adibidez, ogia edo ardoa egiteko. Legamiak industria farmazeutikoan ere erabiltzen dira, adibidez diabetes gaixotasuna tratatzeko intsulina ekoizteko.

Animatu esperimentuak egiten! aldatu

   Ba al dakizu    
Legamiekin esperimentu desberdinak egin daitezke.

Materialak eta osagaiak: aldatu

Pausoak: aldatu

  1. Ur epela edalontzian bota
  2. Legami koilarakada bat bota ura duen edalontzira eta eragin
  3. Azukre koilarakada bat bota eta nahastu
  4. Nahasketa botila batera pasatu
  5. Puxika botilaren lepoan jarri
  6. Itxaron

Zer gertatzen da? aldatu

Legamiak azukrea erabiltzen du elikagai gisa, eta prozesu horretan karbono dioxido askatzen du. Horregatik, gasa askatuta, botilaren barruko presioa handitzen da, eta puxika puztu egiten da.