Las Vegas Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, Nevadako estatuko handiena. 2017an 648,224 biztanle zituen.
Hiri ezaguna da oporretara joateko, batez ere kasino, erosketak, jatetxe, aisialdi eta gaueko bizitzagatik. Estatu Batuetako beste lekuetan ez bezala, Las Vegasen, apustuak egitea eta zorizko jokoak (dirua jokatzeko jokoak) legezkoak dira. Jende asko ezkondu edo banatzera ere joaten da.
Geografia
aldatuLas Vegas Mojaveko basamortuan kokatzen da. Mendiz inguratua dago eta paisaia lehorra eta harritsua da.
Maiatza eta iraila artean 28º eta 30ª gradu arteko tenperatura beroak dituzte. Negua ez da hotzegia, 3º eta 14º artean dabil tenperatura. Euri gutxi egiten du.
Historia
aldatuLas Vegas 1905ean sortu zen eta 1911ean hiri izendatu zuten. 1931a urte garrantzitsua izan zen Las Vegas hiriarentzat, jokoa eta apustuak legez onartu zituztelako. Bigarren Mundu Gerra eta gero kasinoak eta luxuzko hotelak hiriaren ezaugarri bihurtu ziren.
Leku interesgarriak
aldatuHiri erdiko kasino gehienak Freemont Streeten daude baina kasino nabarmenenak eta entretenimendurako lekuak hiritik kanpo daude, Las Vegas Strip izena duen errepide zatian.
Las Vegasek baditu ere golf zelaiak, jolas parke ugari, museoak, antzokiak eta abar.