Lore baten polinizazioa.

Landareen ugalketaren bidez ziurtatzen dute landareek beren espeziearen iraupena. Izaki bizidunak direnez, landareek ere beren burua ugaltzen dute etengabe. Landareek bi ugalketa-mota dituzte:

  • Ugalketa asexuala
  • Ugalketa sexuala

Goroldioak, garo edo iratzeak eta landare nagusiak ugalketa sexualaren bidez edo ugalketa asexualaren bidez ugaltzen dira. Landare gehienek esporak erabiltzen dituzte beren espeziea ugaltzeko eta beren biziraupena ziurtatzeko; esporetan aurkitzen da landare-ale edo banako berri bat garatzeko behar den informazio genetikoa. Espora horiek modu sexualean nahiz asexualean era daitezke, oso egitura desberdinetan.

Ugalketa asexuala aldatu

Ugalketa asexuala da (hedapen begetatiboa ere deitzen zaio) banako bat bere kabuz ugaltzen denean espezie bereko beste banako baten beharrik gabe. Landare asko ugaltzen dira honela.

Landareen ugalketa asexualean, landarearen atal bat (sustraia, zurtoina, adarra, kimua, hostoa, tuberkulua, errizoma, etab.) zatitu edo erdibitu egiten da eta zati bakoitza bere kabuz garatzen da landare berri bat bihurtu arte. Ugalketa asexuala oso zabalduta dago eta modu askotara gertatzen da:

  • Ugalketa asexual naturala:
  • Ugalketa asexual artifiziala:
    • Txertoak: landare baten zurtoin zati bat sartzea espezie berezko edo beste bateko zurtoin edo enborrean. Batez ere, fruitu arbola eta landare apaingarriekin erabiltzen dira.
    • Adar-aldaxkak: landare bati ateratako kimu-adar bat lur hezean edo urtean sartu ondoren, sustraiak ateratzen zaizkio eta horrela lortzen da beste landare bat.
    • Probenatze edo belaunketa: ugalketa asexualeko teknika honetan, fruitu-arbolaren adar bat, moztu gabe, lurrean landatzen da, eta zainak botatzen dituenean banatzen da adarra fruitu-arbolatik.
    • Esporulazioa: esporak erabiliz.

Ugalketa sexuala aldatu

Landareen loreetan dauden sexu-organoen bitartez egiten den ugalketa da; izan ere, loreak landareen ugal-aparatua dira. Landare gehienen ugaltzeko bidea da. Landare gehienen loreek atal ar bat eta atal eme bat dute:

  • Lorezil edo estaminea: loreen atal ar edo maskulinoa da; bi zati nagusi ditu: zurtoin moduko bat, filamentu edo harizpi izenekoa, eta antera (polen edo lorautsa duen poltsa.
  • Pistilo edo ginezeoa: loreen atal eme edo femeninoa da. Hiru zati ditu: obarioa (obuluak barnean dituen barrunbea), estiloa (polenari eusten dion atala) eta estigma (estiloaren gaineko barrunbea).

Ugalketa sexualak zenbait fase ditu:

  • Polinizazioa: polena lore batetik bestera iristen da, haizearen edo intsektuen bidez.
  • Ernalketa: espermatozoideak obuluekin batzen dira pistiloan.
  • Haziaren eta fruituaren eraketa: obulua ernaldu ondoren, hazi bihurtzen da eta pistiloa fruitu bihurtzen da.
  • Haziaren sakabanaketa: haziak inguruetatik sakabanatzen dira airearen, uraren edo animalien bidez.
  • Haziaren erneketa: lurrean dagoen haziak hezetasun eta tenperatura egokia aurkitzen badu, haziari ernamuina ateratzen zaio, berau hazten hasi eta landare bihurtzen da azkenik.