Txikipedia:Kursaal jauregia

ZER DA?

Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da. Rafael Moneo arkitekto Tuterarrak eraikia, 1999. urtean inauguratu zen.

HISTORIA

Kursaal izena Alemanetik dator, Kur (apaizak) eta Saal(saloia edo sala). Horregatik elkarrekin ´´apaizen saloia`` hitzak sortzen dituzte.

Orube berean 1921ean inauguratutako antzinako Kursaal kasinoa zegoen eta 50 bat urteko bizia izan zuen, 1972an bota zuten arte. Geroztik bestelako proiektuak garatu ziren, 1989. urtean gaur egungo eraikinaren diseinua onartu zen arte.

Eraikinaren eraikuntza lanei ekin zitzaien 1995. urtean eta 1999. urtean amaitu zituzten.

ERAIKINA

Kursaala Zurriola hondartzaren ondoan kokatuta dago (Gros auzoan). Harrizko plataforma bat du oinarrian. Kursaalak beirazko ohol zeharrargiz estalitako  bi prisma eraikin ditu eta bakoitzean areto bat du barnean. Auditorioa eta Ganbera aretoa.

AUDITORIOA

Auditorioak 1806 eserleku ditu, eta prisma handian dago kokatua. Ikuskizun nagusiak auditorioan egiten dira, adibidez: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak, Zinemaldiko film ofizialak eta abar. Urumea ibaitik gertuen dagoena da.

GANBERA ARETOA

Ganbera aretoak 600 eserleku ditu, eta prisma txikian kokatuta dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.

ERAKUSKETA ARETOA

Erakusketa artistikoak egiteko erabiltzen den aretoa da hau.

ERABILERA ASKOKO ARETOAK

Bilerak eta hainbat kontzertu egiten dira.

KUBO ARETOA

Gipuzkoa Donostia kutxaren erakusketa areto nagusia da.

Horrez gain, Kursaalak Martin Berasategi sukaldariaren jatetxe bat du, hainbat denda ditu eta lurrazpiko aparkalekua ere badu.