Kuliska zuria

Kuliska zuria Eurasiako hegazti akuatiko zangaluzea da. Neguan Afrikara, hegoaldeko Asiara eta Australasiara migratzen da.

Deskribapena aldatu

Tamaina ertaineko hegaztia da. 30-33 cm arteko luzera eta 68-70 arteko hego-zabalera ditu. Hankak eta mokoa luzeak ditu. Hankak gris-berde kolorekoak dira, eta mokoa gris-urdinxka. Sabelaldea zuria du, aldiz bizkarraldea marroi argikoa da.

Elikadura aldatu

Ornogabeak jaten ditu, limoetan mokoa sartuz eta alde batetik bestera mugituz. Ugalketa garaian, arrain txikiak ere harrapatzen ditu.

Ugalketa aldatu

Apirila eta maiatza artean ugaltzen da eta habia lurrean egiten du. Lurrean zulo bat egin eta makiltxoz eta lumaz estaltzen du. Hiru arrautza jartzen ditu, zuri edo beis kolorekoak eta orban gorrizkak dituztenak. 23-36 egun behar behar dira txitak jaiotzeko eta 25-31 egun behar dituzte guztiz garatzeko.

Izena beste hizkuntzatan aldatu

  • Gazteleraz: Tringa nebularia.
  • Ingelesez: Common greenshank.
  • Katalanez: Gamba verda.
  • Gailegoz: Bilurico claro.

Kuliska zuriaren soinua entzun nahi? aldatu

       Entzun!