Kuliska txikia

Kuliska txikia hegazti txiki bat da. Europa eta Asia inguruko hegaztia da. Neguan, Afrikara, Asiara eta Australiara joaten dira.

Deskribapena

aldatu

Tamaina txikikoa da. Kolore marroiko hegaztia da. Hanka horiak ditu, moko luze ilun eta puntaduna. Sabelaldea zuria du eta begi beltzak.

Elikadura

aldatu

Intsektuez elikatzen da.

Ugalketa

aldatu

Apirila amaieran edo maiatza hasieran lau arrautza jartzen ditu. Emeak eta arrak txitatzen dituzte 21-22 egunetan zehar eta jaio bezain laister gai dira txitak beren kabuz elikatzeko.

Izena beste hizkuntzetan

aldatu
  • Ingelesez: Common sandpiper
  • Frantsesez: Chevalier guignette
  • Gazteleraz: Andarríos chico
       Entzun!