Txikipedia:Koral Hesi Handia

Koral Hesi Handia, Australiako ekialdeko kostalde osoan hedatzen da. Munduko koralezko arreziferik handiena da, 2.300 km-tan zabaltzen da eta 344.468km2-ko azalera dauka. Gutxi gorabehera 2.900 bakarkako arrezife eta 1.000 uharte biltzen ditu. Koralezko arrezifeak lur planetako ekosistemarik ikusgarrienetarikoak dira. Itsas espezieen ia laurden bat hauen menpe dago, horregaitik, munduak hauek ez balitu, ekosistemak kolapsatu egingo lirateke eta itsas bizitza hil egingo zen.

Koral hesi handia

Sorrera aldatu

Koral hesi handia, izotz aroaren amaieran sortu zen. Honen amaieran, izotzaren gehiengoa urtu egin zen itsas maila nabarmenki handituz, eta inguruko irletatik, alga, koral eta bestelako itsas landareak sortzen hasi ziren arrezife txikiak sortuz. Azkenik, denak batu egin ziren. Gainera, hainbat eta hainbat itsas landare sortuz gero, espezie berriak sortzen hasi ziren animalien dibertsitatea ere gehiago handituz. Biodibertsitatea hain handia eta aberatsa denez, bertako bizidunentzako kaltegarriak direnak ezetzi egin ziren sonaldean, izan ere, espezie batzuk bakarrik bertan bizi dira.

Hesi natural hau, oso garrantsitua da itsasoko edo lehirreko animali, edo zein landareentzako, izan ere, larbak, esporak animalien bidera gidatzen du.