Koma ( , ) —batzuetan kakotxa deitua— perpaus batean etenaldi txiki bat adierazten duen puntuazio zeinua da.

Adibidez: Asko ikasten duzu, beraz, kalifikazio hobeak merezi dituzu. Ane, Bea eta Jon etorri ziren.

Ipuina aldatu

Komaren garrantzia azpimarratzeko, idazten ikasten ari diren umeei honako ipuin hau kontatzen zaie:

« Bazegoen behin preso bat. Preso horrek bazekien ondo idazten baina garai hartan jende gutxik zekien ondo idazten. Epaile batek urkatuta hiltzera zigortu zuen. Baina presoak, garai hartako legeak horrela esaten zuelako, Erregeri barkamena eskatzeko eskubidea zuen. Gutuna idatzi behar zion Erregeri eta atzera gutunaren erantzuna jaso arte ezin zuten urkatu.

Idatzi dio bada presoak gutun dotore-dotorea erregeri, bere kasua azaldu dio, dena gaizki-ulertu bat izan dela azaldu dio, eta barkamena eskatu dio.

Igaro dira egun batzuk eta hortxe etorri da Erregeren mezularia. Erregeak hiru hitz dituen mezua besterik ez du idatzi.

Garai hartako erregeak ez ziren idazten oso iaioak.

Mezulariak presondegiko alkaideari esan zion erregeak esan zuela presoak berak idatzi beharko zituela puntuazio-zeinuak, oso ondo idazten zekielako.

Horra Erregeren mezua:

                          BARKAMENA EZINEZKOA URKAMENDIRA

Zu, presoa bazina, koma bat, puntu bat, harridura ikur bat, galdera ikur bat idazteko aukera izatekotan, non jarriko zenuke koma bat?

Irakaspena: Goiko irudiko preso horiek guztiek ez zekiten koma bat behar bezala idazten.
»