Koartzatxo Itzaina hegazti bat da.

Koartzatxo Itzaina
Koartzatxo Itzainaren arrautza

Izena aldatu

Euskaraz Koartzatxo Itzaina, gazteleraz Garcilla bueyera eta latinez Bubulcus ibis.

Deskribapena aldatu

Tamaina ertaineko Koartza bat da.

45-52cm-ko luzera eta 82-95 cm arteko hego-zabalera ditu.270-512 gramo artean pisatzen du. Lumaia erabat zuria du. Mokoa horia da eta hanken kolorea desberdina izan daiteke batzutatik besteetara. Ugalketa garaian kolore okre eta laranjak azaltzen zaizkio bular eta bizkarraldean eta begiak, mokoa eta hankak gorritu egiten zaizkio.

Bizitokia aldatu

Europan, Asian eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi da. Euskal Herrian hedatzen ari den espeziea da eta Ebro isurialdeko hezegunetan urte osoan egoten da. Gipuzkoan 1500dik gora alek igarotzen dute negua.

Elikadura aldatu

intsektuak, zizareak, armiarmak, sugandilak, suge txikiak, anfibioak eta ugaztun txikiak ehizatzen ditu. Askotan behi eta ardien gainean jartzen da goitik harrapakina hobeto ikusteko.

Ugalketa aldatu

Maiatza erdialdera hasten dira bikoteak sortzen. Habia oso desordenatua da eta emeak eraikitzen du arrak ekartzen dizkion sustrai, zurtoin eta adar zatiekin. Lauzpabost arrautza jartzen ditu. Arrautzak zuriak dira tono urdinxka eta berdexka izaten dute. Guraso biek txitatzen dituzte 22-26 egunetan zehar eta ondoren ere biek elikatzen dituzte.

   Ba al dakizu    
Koartzatxo Itzainak aireportu alboko zelaietan egoten dira askotan eta arrisku bat izaten dira hegazkinentzat.