Txikipedia:Katy Perry

Fitxategi:Katy Perry and Greg (47870635411) (cropped).jpg
Katy Perry

Katy Perry 1984an Kalifornian jaiotako musikari bat da. Pop abeslari eta abesti-idazlea da.

Biografia aldatu

Txikitatik gospel musika entzuten eta elizako koroan abesten zuen. Pop musika bere lagunek utzitako CDen bidez aurkitu zuen. Bederatzi urterekin kantu eskolan kantatzen zuen, eta hamairu urterekin bere lehen gitarra izan zuen.

2007an hasi zen bere ibilbide arrakastatsua, "Ur So Gay" abestiarekin. 2000-2009 hamarkadaren artista hoberenen artean, 51. postuan kokatu zuen Bilboard aldizkariak . Maxim aldizkariak munduko emakume politenatzat jo zuen. "Guinness Récord" liburuan, musikan gehien irabazi zuten emakumeen zerrendan behin baino gehiagotan azaldu zen

Hainbat filmetan parte hartu du.

  • The Smurfs (2011)
  • Katy Perry: Part of Me (2012)
  • Zoolander 2 (2016)

Eta 2011-ean Pitufoetako Pitufinaren ahotsa egin zuen.

Arrakasta handienak aldatu

  • "I Kissed a Girl"
  • "Hot N Cold"
  • "Teenage Dream"
  • "California Gurls"
  • "Firework"
  • "E.T."
  • "Last Friday Night"
  • "Roar"
  • "Unconditionally"
  • "This is How We Do"
  • "Dark Horse"
  • "Swish Swish"
  • "Chained To The Rhythm"
  • "Never Really Over"

Diskoak aldatu

  • Katy Hudson (2001)
  • One of the Boys (2008)
  • Teenage Dream (2010)
  • Prism (2013)
  • Witness (2017)
  • Smile (2020)