Thamel auzoa.

Katmandu Asiako hiri bat da, Nepaleko hiriburua eta hiri handiena. 2017ko datuen arabera 1,4 milioi biztanle ditu.

Geografia

aldatu

Nepaleko erdialdean kokaturik dago, Katmanduko ibarrean. Hiria laua den arren, mendi garaiez inguraturik dago. Hiriaren alde zaharrak Thamel izena du.

Historia

aldatu

Antzinatik bizi izan da jendea leku honetan. Prithvi Narayan Shah erregeak 1768an Nepal guztia konkistatu zuen eta hiriburua Katmandun ezarri zuen. 2001. urtean Dipendra printzeak errege familia osoa hil zuen eta gaur egun erregerik ez dago.

2015eko apirilaren 25ean lurrikara izugarria egon zen. 6.000 pertsona hil ziren eta eraikin historiko ugari suntsitu ziren.

Leku ikusgarriak

aldatu
  • Durbar plaza: Erregeen bizilekua zen.
  • Boudhanath estupa.
  • Swayambhunath estupa.

Irudiak

aldatu