Txikipedia:Karraskila
Karraskila edo txorbeltza (Rhammus Alternus) Ramnaceae familiako zuhaixka da, baratzeak eta etxe inguruak hezitzeko erabiltzen dena.
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rhamnaceae |
Generoa | Rhamnus |
Espeziea | Rhamnus alaternus |
NOLAKOAK DIRA? aldatu
Zuhaixka adartsua da, 2-8 metrotara iristen dena. Enborra laua eta grisa da gazteetan. Helduetan pitzatu egiten da. Hosto handi samarrak dituen zuhaitz oso sendoa izan daiteke, baina hosto urriak izan ohi ditu. Lore txiki berdexkak ditu, 4-6mm-ko fruitu beltzak
NON AURKITZEN DIRA? aldatu
Artadi, pinudi, arkaitz abarretan hazten da. Betiere hezetasun eta itzal pixka bat dagoen lekuetan. Itsasoaren mailatik 1.300m-raino ager daiteke
ZERGAITIK DIRA GARRANTSITZUAK? aldatu
Animalia askok bere fruituak jaten dituzte.
ZEIN BEREZITASUN DITUZTE? aldatu
Batzuek koloranteak egiteko substantziak dituzte, beste batzuk berriz, substantzia medizinalak. Laxante eta astringente moduan erabiltzen da.
BESTE IZEN BATZUK: aldatu
-Aladirna
-Medikuntza zuhaitza
-Biondo
-Baiona
-Karraskila
-Txaborra
-Sorgin txarroa
-Koskoilina
-Odolkara
-Kakalardoa
-Portuguesa