Karakate Gipuzkoako mendi bat da, Muneta edo Kortazar ere deiturikoa. Honek, 749m ko garaiera du. Irukurutzeta mendigunean dago kokatuta, Soraluzeko haranean. Mendia, Soraluze, Eibar, eta Elgoibar herrien artean dago, baina horien artean Elgoibarri lotzen zaio gehienbat. Azkenik, antena bat aurkitzen da honetan eta inguruko mendiak ezagutzeko balio duen mapa bat ere. [1]

Karakateko landareria

aldatu

Bertan, landareria asko aurkitu dezakegu, landare eta zuhaitzen artean hauek dira gehienbat daudenak, pagoak daude eta horien tartean konifero-sailak. Gaina estaltzen duen belarraren gainean garoa ateratzen da, baita hainbat lore eta txilar ere. Larreak ere badira han, eta horietan, zaldiak eta artaldeak ikus daitezke. Eremu batzuetan lurra behera etortzen den lekuak daude, eta horietan, hezetasuna eta ura dira nagusi.

Karakateko bideak

aldatu

Karakatera igotzeko bide bat baino gehiago aurkitu ditzazkegu, adibidez, A) Igoera San Rokeko ermitan hasten dena, laburragoa, gogorragoa baina politagoa da eta B) Igoera luzeagoa da, errazagoa eta ez hain polita. Lehenengo bidean baso bat dago, baina bistarik gabe, eta bigarren bidea pixka bat garbiagoa da eta bista batzuk ditu.[2]

Karakateko igoera

aldatu

Karateko igoera Elgoibarko Plaza Handia eta Karakateko Muneta gaina lotzen dituen lasterketa da. Helburua, ahalik eta denbora gutxienean, bi puntu hauek banatzen dituzten 3,8 kilometroak eta 700 metroko desnibela egitea da, horretarako, korrikalari bakoitzak nahi duen bidea aukera dezakelarik.  

Karakateko dolmenak

aldatu
  1. Gizaburuaga
  2. Idoia (Iruia)
  3. Atxolin
  4. Aizkoin
  5. Atxolintxiki I
  6. Atxolintxiki II
  7. Sabua
  8. Pagobedeinkatua
  9. Nasikogoena
  10. Arribiribilleta
  11. Irukurutzeta
  12. Kurutzebakar
  13. Aizpuruko zabala
  14. Kerexeta
  15. Kerexetaegia Iparrekoa
  16. Kerexetaegia Hegokoa
  17. Maurketa
  18. Agirreburu
  19. Frantsesbasoa
  1. Karakate. 2020-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  2. «Wikiloc | Rutas del Mundo» es.wikiloc.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).