Entzun!

Kamera bat irudiak kapturatzeko gailua da. Kamerak irudiak argazki karrete batean, bestelako baliabide batean edo, digitala denean, memoria-txartel batean gordetzen ditu; gero, pantaila batean edo inprimatuz irudiak ikusi daitezke.

Historia aldatu

Lehen kamera Louis Daguerre sortu zuen 1839an, Daguerrotipo deitzen zen. Lehen kamera hau egurrez egina zegoen eta zilarrezko plaka baten gainean inprimatzen zituen argazkiak (edo zilar koloreko kobrezko plaka batean, merkeagoa zena).

Kamera motak aldatu

Kamera txikiak aldatu

Kamera txikiak mundu osoan zabalduenak dira, oso erabilgarriak dira eta ezagutza eta praktika fotografikoa txikia eskatzen dute. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Kostu txikiagoa
  • Zuzeneko bisore optikoa
  • Helburu trukaezina

APS kamerak aldatu

 

Kamera hauek ez dira erabiltzen gaur egun. Sistema analogikoak eta digitalen artean nahaste bat dira.

Reflex kamerak aldatu

Reflex kamera bat argazki-kamera bat da, non argazkilariak bistaren bidez ikusten duena azkenean aterako den argazkiaren berbera den.

Kameren atalak aldatu

Sei atal nagusi dituzte kamerak: elementu fotosensibleak, bisorea, enfokea, sistema autoenfokatzailea, diafragma eta obturadorea.