Txikipedia:Kajsa Bergqvist

Kajsa Bergqvist Unicef-eko ekitaldi batean

Kajsa Bergqvist - (Sollentuna, Suedia, 1976ko urriaren 12a) - Suediar kirolaria da, Gorako jauzi probatan aritzen dena.

2005ean, Helsinkin, munduko irabazlea izan zen. Gainera, 2006ean munduko marka lortu zuen, 2,08 metrorekin. Aire zabaleko markarik onena 2003an lortutako 2,06 metrokoa da, eta bere herrialdeko errekorra da.

Kajsa Bergqvist 2006eko Europako Txapelketan

Ibilbidea aldatu

10 urterekin hasi zen atletismoa praktikatzen.

15 urterekin “Turebergs FK” ekipoan sartu zen.

Bere lehen garaipen garrantzitsua 1994an iritsi zen, Junior mailako Munduko Txapeldun izendatu zenean, eta hurrengo urtean Europako Junior mailako titulua gehitu zion.

2000. urtean egin zuen behin betiko saltoa, brontzezko domina lortu zuen Sidney-eko olinpiar jokoetan. 2006. urterarte domin asko lortu zituen.

Azkenik, 2008. urtearen hasieran lehiaketatik erretiratuko dela iragarri zuen, lesio etengabeak dituelako eta lehiatzen jarraitzeko motibaziorik ez zuelako.

Emaitzak aldatu

Urtea Txapelketa Lekua Postua
2000 Olinpiar jokoak Sidney 3.a (brontzezko domina)
2001 Munduko Txapelketa Edmonton 3.a (brontzezko domina)
2002 Europako Txapelketa Munich 1.a (brontzezko domina)
2003 Munduko Txapelketa Paris 3.a (brontzezko domina)
2005 Munduko Txapelketa Helsinki 1.a (urrezko domina)
2006 Europako Txapelketa Gotemburgo 1.a (urrezko domina)

Estekak aldatu

https://es.wikipedia.org/wiki/Kajsa_Bergqvist