Txikipedia:June Kintana

June Kintana Larrarte Bakaikun jaio zen, 1995 eko apirilaren 12an. Orain, Leonen bizi da. Junek 25 urte ditu eta atletismon  aritzen da. Disko jaurkitetan hain zuzen ere. Txikitatik gustatzen zitzaion gauzak jaurtitzea eta bere lagunekin jolasten zen.

Lehengo urtean Espainiako selekzioan hautatu zuten. Txapelketa batean parte hartu zuen selekzioarekin eta lehenengo postuan gelditu zen. aur egun jokalari hoberena da Espainian.

Baserri programan atera zen eta Herri Txiki Infernu Handi telebista saioan ere bai. Eta bertan disko jaurtiketari buruz hitz egin zuen eta behin edo bitan jaurti egin zuen.

BiografiaAldatu

Txikitatik animaliak gustatzen zitzaizkion eta horregatik Leonera joan zen albaitaritza ikastera. June Kintana pertsona lehiakorra da eta espero du bere bikotea gogotsua eta langilea izatea ez baititu pertsona alferrak gustoko. Kirola egitea gustoko du, mendira joatea eta lagunekin egotea. June Kintana oso gogorra eta zorrotza da bere buruarekin.

Kirol lorpenakAldatu

Junek hainbat sari irabazi ditu eta honakoak dira:

  • Espainiako txapelketan 1. postuan geratu zen. 2019an.
  • Asteburu batean 4 nazioarteko domina irabazi zituen. Maila paregabe bat erakutsi zuen.

Kirolaren barne menditik korrika egitea gustatzen zaio eta arrazoi horregatik atletismora apuntatu zen. Bere jaurtiketen artean marka luzeena egin zuena 56, 30 metrokoa izan zen.  Tokiora joateko 63,50 metro lortu beharko ditu hango joku olinpikotara joateko. [1]

ErreferentziakAldatu

  1. «June Kintana Larrarte, baserritarra, "Baserria" saioko lehiakidea | | Baserria | EITB» EITB Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2021-04-14.