Txikipedia:John F. Kennedy
John Fitzgerald Kennedy (Brookline, Masachusets, 1917ko maiatzaren 29-Dallas, Texas, 1963ko azaroaren 22).
Bizitza
aldatu63ko azaroaren 22ean hil zen atentatu batengatik). Hamar urte arte, Brooklinen bizi izan zen eta Edward Devotion Schoolen ikasi zuen. Laugarren maila, berriz, Noble and Greenough eskolan egin zuen, gero Dexter School izan zen.
Johnen gurasoak Joseph P. Kennedy, Sr. eta Rose Fitzgerald izan ziren. Aita arrakasta handiko enpresaburua zen eta AEBko komunitate irlandarraren liderra. Enbaxadore izan zen Erresuma Batuan. Ama Bostoneko politikari ezaguna, kongresista eta hiriko alkatea zen John "Honey Fitz" Fitzgeralden alaba gazteena zen.
1927ko irailean, familiarekin joan zen 20 gela zituen Riverdaleko alokatutako etxaleku batera, Bronxen, New Yorken. Handik bi urtera, berriro aldatu ziren etxez, oraingoan 21 gela zituen, 1929an New Yorkeko Bronxvillen erosi zuen etxeak. 1929tik 1931ra arte, eskauta izan zen, Scout Troop 2ko kide.
Bere karrera politikoa
aldatuAEBko presidentziara iritsiko zen lehen eskauta izan zen. Estatu Batuetako hogeita hamabosgarren presidentea eta politikari estatubatuarra izan zen.
Kennedy, bere 43 urterekin, AEBko lehendakaritzan aukeratutako pertsona gazteena izan zen. Hori bai, ez zen karguan gazteena izan, 1901ean, lehendakariorde Theodore Roosevelt presidente egin baitzuten, William McKinley lehendakariaren hilketaren ondorioz.
Jhon f. kennedy-ren hilketa
aldatuDealey plaza igarotzen ari zela, Kennedy arma tiroz larriki zauritu zuten, eta Parkland ospitalera eramana izan ondoren, 13.00etan hil zela iragarri zen. Hiru ikerketa ofizialek Lee Harvey Oswald errudundu zuten, Dealey plazan kokatutako Texas School Book Depository biltegiko langilea.
Hilketaren ondoren, Kennedy Washington, D.C.ra eraman zuten eta igandera arte Etxe Zuriko ekialdeko aldean egon zen.