👶
Jaiotza
1943ko uztailaren 15a
Belfast
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi

Susan Jocelyn Bell Burnell Dama, (Belfast, Ipar Irlanda, 1943ko uztailaren 15a - ), Ipar Irlandako astrofisikari bat da.

Lorpenak aldatu

 
Pulsar

Bere tesiaren tutorearekin batera, Antony Hewish, lehenengoz pulsar baten irrati seinalea aurkitu zuen.

Institute of Physics-eko zuzendaria izan zen 2008ko urritik 2010eko urrira. Orain Marshall Stoneham da honen arduraduna. Burnellek 1967. urtean ikusi zuen lehenengoz pulsar bat, iturri ezezagun batetik iristen ziren bulkadak nabaritu zituen erradiazio teleskopio bat erabiltzen ari zela. Izar mota berri bat aurkitu zuela konturatu eta bere ikerketak sakondu zituelarik, neutroiez osaturiko izarra, edo pulsarra, aurkitu zuen. Pulsarraren aurkikuntzak izarren jatorriari eta bilakaerari buruzko ideia berri ugari sortzeko aukera eman du.

Bizitza aldatu

 
Jocelyn Bell Burnell

Bell Burnell Ipar Irlandan jaio zen, non bere aita Armagh planetarioko arkitektoa izan zen. Liburutegi handi bat zeukan, eta alaba irakurtzera animatu zuen. Honek, bereziki, astronomia liburuez interesatu zen.Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1986. urtean Edinburgoko errege behatokia zientzialari izendatu zuten.

Erreferentzia aldatu

JOCELYN BELL BURNELL [1]

  1. (Gaztelaniaz) Jocelyn Bell Burnell. 2021-02-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).