Txikipedia:Jiang Yuyuan

Jiang Yuyuan lurreko ariketak egiten Hong Kong-en

Jiang Yuyuan 1991ko azaroaren 1ean Liuzhoun, Guangxin jaiotako gimnasta profesional erretiratua da.

Biografia aldatu

Jiang Yuyuanek 1’50 m. baino gutxiago neurtzen du, zehazki 148cm, eta 32 kg-ko pisua du. 2016. urtetik darama Txinatar talde nazionalean , eta bere ariketak egiterakoan, bere abestirik gusokoena “Lift Your Veil” da.[1][2]

Kirol-ibilbidea aldatu

 
Jiang Yuyuan balantza barran; Beijin 2008 olinpiadetan

Jiangen kirol ibilbidea oso txikia zenean hasi zen. Bere familia energia handia zuela konturatu zenean, gimnasian hastea gomendatu zioten. Urteekin, Jiangek  gimnaisa gustuko zuela konturatu zen, eta bere entrenatzaileak talentua zuela esan zionean, berehala hasi zen gimnasian, 2007an.

Jiang Yuyuanek guztira 10 urre domina, 9 zilar domina eta 4 brontze domina  irabazi ditu; horietako zilar bat, 2007. urtean World Championship leihaketan irabazi zuen bere taldearekin. 2008. urtean Chinese all-around senior National Champion  lehiaketa irabazi zuen, eta urte berean taldeka urrezko domina irabazi zuen.[3][4]

Bizitza-pertsonala aldatu

Jiangek, haurra zenean, diru arazo handiak izan zituen, eta gaur egun bere aita taxi gidaria da, eta bere ama langabezian dago. Jiangek argazkilaritzan, modan, eta kotxe munduan interes handia dauka, eta ingelesezko musika entzutea gustuko du. Bere taldekide guztien artean, Jiangek du izaera gogorrena, eta bere taldekideetako adituena da makilajean, horregaitik bere taldekideak laguntzen ditu horretan.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Jiang Yuyuan. 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  2. (Gaztelaniaz) Jiang Yuyuan. 2020-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. (Ingelesez) Jiang Yuyuan. 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  4. (Gaztelaniaz) Jiang Yuyuan. 2020-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  5. (Ingelesez) Jiang Yuyuan. 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  6. (Gaztelaniaz) Jiang Yuyuan. 2020-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).