Txikipedia:James Prescott Joule

James Prescott Joule

James Prescott Joule (Salford, Erresuma Batua, 1818 (e)ko abenduaren 24 a - 1889 (e)ko urriaren 11a, Sale, Erresuma Batua) fisikari eta garagardo ekoizle bat izan zen.

Bizitza aldatu

Garagardo ekoizleen familia batean jaio zen. Gaztetan gaixotia zen eta bere liburuen artean denbora asko igarotzen zuen. Izaera lotsati eta xumekoa zen. Bere aitarekin lan egin zuen destilategian, aitak kudeatzen zuen. Bere lehen esperimentuak garagardotegitik gertuko laborategi batean egin zituen, Unibertsitatean ikasten ari zela.

Ikasketak aldatu

Lehen-hezkuntzan egon arren, amaren arreba bat arduratu zen haren oinarrizko heziketaz, hamabost urte bete zituen arte. Manchesterko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, John Dalton kimikari famatua maisu izan zuen, Daltonek bultzatu zuen Jamese Fisika ikastera.

Asmakuntzak aldatu

 
Jamesek sortutako sorgailua

Joulek sorgailu elektriko sinplea eraiki zuen, zein haren indarra erortzen zuen pisua izan zen. Horrela, sortutako korronte elektrikoa urarekin ontzi batean murgilduta zegoen kable batetik pasatzen zuen, eta berotzen zuen, Joule erortzean pisuak egindako distantziatik abiatuta.

Bere ezkon-bidaian, termometro berezi bat asmatu zuen ikustera zihoazen ur-jauziaren goiko eta beheko uraren tenperaturak neurtzeko. 1840. urte inguruan, zirkuitu batean korronte elektrikoa igarotzen denean sortzen den beroa zein legek gobernatzen duen aurkitu zuen.