👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
2.697.983
🔎
Azalera
10.991,90954 km²
🏙️
Hiriburua
Kingston
📷
Argazkiak
ikusi
Jamaikako bandera
Jamaikaren kokapena Karibe itsasoan

Jamaika Karibe itsasoko irla eta estatu bat da.

Blue Mountains

Geografia aldatu

Uhartearen erdialdean mendiak daude, Blue Mountains.

Hiri garrantzitsu gehienak kostaldean daude.

Klima tropikala dauka. Eguraldia beroa eta hezea izaten da. Hala ere, mendietan tenperatura epelagoa izaten da.

Uda amaieran eta udazken hasieran urakanak egoten dira.

Demografia aldatu

2.731.832 biztanle ditu. Hiri nagusia Kingston da.

Historia aldatu

K.a. 4000 eta k.a. 1000 urteen artean tainoak heldu ziren irlara. Beraiek ipini zioten Xaymaca izena. "Basoen eta uraren lurraldea" esan nahi zuen arawak hizkuntzan.

1494an iritsi zen Kristobal Kolon, eta Jamaika Espainiarentzat konkistatu zuen. Tainoak desagertu egin ziren konkistaren ondorioz.

 
Bob Marley

1655ean britaniarrek konkistatu zuten irla. Garai hartan azukre asko produzitzen zen irlan, eta lan egiteko Afrikako esklabo asko eraman zituzten. Esklabotza 1834an debekatu zuten.

 
Montigo Bay hiria

1962an lortu zuen independentzia Jamaikak.

Kultura aldatu

Urte luzez britaniar kolonia izan zenez, Jamaikan ingelesa hitz egiten da.

Oso ezaguna da bertako Reggae musika. Estilo hau lantzen zuen musikari ezagunena Bob Marley izan zen.