Txikipedia:Jacques Cartier

Jacques Cartier (Saint-Malo), Frantzian, jaio zen 1491ko abenduaren 31ean. Saint-Maloko Saint Vincent parrokiako Jamet Cartier eta Jesselin Jansart-en semea. 1520ko maiatzaren 2an ezkondu zen Katalinarekin, Jacques des Granches, Saint-Maloko kondestablearen alabarekin.

JAQUES CARTIER

Bere gizarte-baldintzak nabarmen hobetu zituen ezkontza horrek.

Lana aldatu

Nabigatzaile eta esploratzaile frantsesa izan zen, eta Ipar Ameriketara hiru bidaia egin zituen Frantziako koroaren zerbitzura, eta horrela nazionalitate horretako lehen esploratzailea bihurtu zen “Mundu Berrian”. San Lorentzoko Golkoko lehen esploratzailea izan zen (1534), San Lorentzo ibaiaren aurkitzailea (1535) eta Charlesbourg-Royal koloniako komandante ere (1541-42). Egin zituen mapei esker, Golkoa eta San Lorentzo ibaia munduaren irudikape[1]n kartografikoetan agertzea ahalbidetu zuen lehen aldiz.

Cartier, bere ipuinetan, lehen europarra izan zen, Pedro Reinel portugaldarraren ondoren (1504), horiek deskribatu eta izendatu zituena: bertako urak, bere ertzak eta bisitatu zuena.

Lehen aldiz, Kanada izena eman zien hango lurraldeei.

  1. «Coca-Cola - Home Page» www.coca-cola.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).