Itsas mika

Itsas mika hegazti zangaluzea da eta Iberian penintsula kostaledan aurkitzen da.

Deskribapena

aldatu

Hegazti honek 39-44 cm arteko luzera eta 72-83 cm arteko hego zabalera du. Buru, bizkarralde eta hego beltzak ditu, baina azpialde zuria dauka. Moko gorri laranja dauka 8-9 cm ingurukoa. Hankak arroxak ditu eta begi gorriak. Negu partean lepoko zuri bat agertzen zaio.

Elikadura

aldatu

Ornogabe ugari jaten ditu, lur zizareak, insektuak, moluskuak, krustazeoak... Mokoa erabiltzen du ukimenez harrapakina detektatzeko. Oskola zulatzeko eta animaliak harrokatik askatzeko gai da.

Ugalketa

aldatu

Apirila eta iraila artean ugaltzen da. Hiru arrautza jartzen ditu, 24-27 egunetan txitatzen dituzte gurasoak eta 28-32 egunetan jaiotzen dira umetxoak.

Izena beste hizkuntzetan

aldatu
  • Ingelesez: Eurasian oystercatcher
  • Gazteleraz: Ostero euroasiatico