Itsas kurkuilua, itsas gastropodo bat da. Ozeano Atlantikoan eta Indiako Ozeanoan bizi da.

Izena aldatu

Bere izen zientifikoa Charonia lampas da. Latinez, lanpara esan nahi du, lanpara baten antza duelako.

 
Itsas kurkuilua.

Deskribapena aldatu

30cm inguruko oskol kiribildua da. 8-9 kiribil egiten ditu eta kono altu xamarra du. Kanpoko ezpaina zabala da eta ertzak zorrotzak ditu.

Korapiloetan banda argiak ditu eta tarteetan marroiak. Oskolean batzuetan agertzen dira itsas zizareek edo bestelako animaliek utzitako markak.

Animaliaren gorputza laranja edo gorrixka da eta buruan bi banda beltz ditu.

Bizitokia aldatu

8-50 metro arteko sakoneran aurkitzen da. Hondo aretsuetan edo arrokatsuetan aurkitzen da. Kantauri itsasoan aurkitzen den molusku handiena da.

   Ba al dakizu    
Antzinan haizezko musika tresna gisa erabiltzen zen.

Elikadura aldatu

Animalia haragijalea da. Itsas hondoetan bizi diren ugaztunez elikatzen da. Animalia handia denez osorik jaten ditu harrapakinak.

Arriskuak aldatu

Gaur egun nahigabe harrapatzen da. Japonian kontsumitzen da.