Anemona arrunta edo itsas anemona arrunta Kantauri itsasoan bizi den Knidario bat da.

Anemona oso preziatua da Andaluziako sukaldaritzan.

Anemona arrunta


Euskal Herrian anemona esaten zaio eta bere izen zientifikoa Anemona sulcata da.

Deskribapena

aldatu

Forma zilindrikoa duen itsas animalia da. 6cm-ko altuera eta 3cm-ko zabalera du. Tentakuluak dituzte goiko aldean.

Urpeko arroken oinarrian finkatuta bizi da.

Bizitokia

aldatu

Mediterraneo itsasoko eta Ozeano Atlantikoko Knidario ohikoenetariko bat da.

Beraien berezko ingurumen ezaugarri antzekoak dituzten akuarioetan mantentzeko oso errazak dira.

Elikadura

aldatu

Tentakuluak ditu arrai txikiak eta itsas animaliak harrapatzeko eta jateko.

Ugalketa

aldatu

Gametoak askatzen dituzte ahotik, bai emakumezkoak bai gizonezkoak, elkartu arte.

Sukaldaritza

aldatu

Andaluziako sukaldaritzan oso ezaguna den janaria da. “Plato de ortigillas” deitzen die. Prestaketa:

•Ondo garbitu.

•Irinetan pasatu, oliba olioan frijitzeko.

•Handiak badira, txikitu. Txikiak badira, osorik jan.

   Ba al dakizu    
Anemona ikutzerakoan ziztada jaso dezakezula.