Lake View aintzira eta parkea.

Islamabad Asiako hiri bat da eta Pakistango hiriburua, baina ez hiri handiena. Herrialde horretako hiri handiena Karatxi da. 2015eko datuen arabera, 1,3 milioi biztanle ditu.

Geografia eta klima

aldatu

Pakistango iparraldean kokaturik dago, mendien artean, 540 metroko altueran.

Udan oso beroa da eta tenperatura 46ºC-ra iristen da. Negua oso hotza da, zero azpiko tenperaturak ere izaten dira. Hilabete euritsuenak uztaila eta abuztua dira, baina normalean oso lehorra da.

Historia

aldatu

Antzinatik bizi izan da jendea Islamabad inguruan, baina ez zen bizileku garrantzitsua izan. 1960ko hamarkadan eraiki zuten hiria, Pakistango hiriburu izateko asmoarekin.

Leku ikusgarriak

aldatu
  • Faisal meskita
  • Pakistango monumentua

Irudiak

aldatu