Txikipedia:Iruñeko Sanferminak

Zezen plaza

Iruñeko Sanferminak jai nagusiak dira eta mundu osoan famatuak. Uztailaren 6an hasi eta 14ra arte luzatzen dira. Hasiera bera ere guztiz berezia eta jendetsua da: Iruñeko udaletxetik jaurtitzen den txupinazoa.

Entzierroa aldatu

Entzierroa Sanferminetako ekitaldirik ezagunena da: goizero, hiriaren alde zaharreko kaleetatik sei zezenek 825 metroko lasterketa izugarria egiten dute, ehunka pertsona aurretik korrika doazela.

Sanferminetako beste atal nagusiak aldatu

 
zezen korrika

Sanferminetako beste ekitaldi eta protagonista nagusiak hauexek dira: Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsa, gazteen peñak, barrakak, txarangak, kaleetako musika eta giro alaia... Zortzi egunetan 24 orduko festa, etenik gabe. Fermin deunaren omenez ospakizun erlijiosoak ere egiten dira. Aste osoan zehar Iruñeko biztanleek eta kanpotar gehienek zuriz eta gorriz janzten dira.

Sanferminen bukaera aldatu

Jaien bukaera uztailaren 14an da, “gaixo ni” kantuarekin. Egun horretan, hurrengo urteko Sanferminak desiratzen, Iruñeko jendeak esaten du: "dagoeneko gutxiago falta da". [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Iruñeko Sanferminak. 2020-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).