Behia txiza egiten.

Iraizketa bizitzako oinarrizko funtzioetako bat da. Izaki bizidunen gorputzeko zelulek hondakin ugari sortzen dituzte energia lortzeko prozesuetan, eta hondakin horiek kanporatu behar dituzte. Hondakin horiek eta beharrezkoak ez diren bestelako materialak kanporatzeari deitzen zaio iraizketa.

Izaki zelulabakarretan, hondakinak zelularen gainazalera bideratzen dira zuzenean. Organismo zelulaniztunek, berriz, prozesu konplexuagoak izaten dituzte. Landare handiek hostoen gainazalean dauden estoma direlakoen bidez kanporatzen dituzte hondakin-gasak. Animaliek iraitz-organo berezi batzuk dituzte horretarako. Gizakiok iraitz-aparatua dugu funtzio hori betetzeko.

Gizakion iraizketa aldatu

Gizakion organismoak hiru modu nagusi ditu zelulek sortutako hondakinak kanporatzeko:

  • Elikagaien digestioak sortutako hondakin solidoenak digestio-aparatuaren bitartez kanporatzen dira. Digestioa amaituta dagoenean, aprobetxatu ezin diren substantziak ez dira odolera pasatzen, heste meharretik heste lodira pasatzen dira; han, ura eta gatz mineralak xurgatu ondoren, gorozkia osatzen dute eta, azkenik, gorputzetik kanpora botatzen ditugu, uzkitik.

Iraizketan parte hartzen duten organoek ura behar izaten dute beren funtzioa betetzeko, zelulek sortutako hondakinak urarekin nahastuta atera behar dituztelako. Izan ere, hondakinak kanporatzea askoz errazago egiten da uraren bitartez. Beraz, iraitz-aparatuak ondo funtzionatuko badu, ura edan behar dugu.

Gernu-aparatua aldatu

 
Gernu-aparatua

Gernu-aparatua osatzen duten organoak honako hauek dira:

Gernu-aparatuak hondakin likidoak eratzen ditu giltzurrunetan; txiza, pixa edo gernua deitzen duguna da.

Zelulek sortutako hondakinak odolaren bitartez iristen dira giltzurrunetara. Bertan, odola iragazi egiten da eta garbi ateratzen da. Horren ondoren, hondakin likidoak giltzurrunetan pilatzen dira, eta gero ureter izeneko hodi fin batzuetatik iristen dira giltzurrunetatik maskurira eta bertan pilatzen dira, kanporatzeko gogo edo beharra sortzen zaigun arte. Maskuria poltsa moduko bat da, txiza edo gernua pilatzen duena, eta hari esker ez dugu denbora guztian komunera joan behar.

Maskuria beteta dagoenean, bertan dauden amaiera nerbiosoek mezu bat bidaltzen diote gure burmuinari; mezu horrek maskuria hustu behar dela esaten digu, eta guk txiza egiteko gogo moduan sentitzen dugu. Umeek eta helduek txiza egiteko gogoari eutsi ahal diogu inguruko muskuluak tenkatuz edo uzkurtuz; haur txikiek, berriz, ezin dituzte muskulu horiek tenkatu, eta pixoihalak behar izaten dituzte.

Muskuluak lasatzen ditugunean, gernua maskuritik ateratzen hasten da; uretra izeneko hodi batetik sartu eta gure gorputzetik kanpora ateratzen da.

Izerdi-guruinak aldatu

 
Hatz-mutur bateko poroak.

Beste hondakin likido batzuk larruazaletik kanporatzen ditugu: izerdia deitzen diogu. Funtzio hori betetzeko, gizakiok izerdi-guruinak direlakoak ditugu larruazalean.

Izerdi-guruinak larruazalean ditugun hodi edo tutu txiki baina luze batzuk dira, beheko zatian itxiak eta kiribilduak daudenak. Goiko muturrean, aldiz, poro izeneko zulotxo mikroskopikoak daude, izerdia kanpora irteteko.

Izerdi-guruinek ere odola iragazi edo garbitu egiten dute. Hau da, odolaren bitartez iristen zaizkien hondakinak likido moduan kanporatzen dituzte.

Bestalde, izerdiak beste funtzio bat ere betetzen du: gure gorputzeko tenperatura kontrolatzen du. Izan ere, tenperatura handia dagoenean, edo kirola egiten dugunean, gorputza berotu egiten zaigu. Orduan, izerdi-guruinek izerdia kanporatzen dute, gorputza freskatzeko.