👨👨👦👦 Biztanleak 301.389 |
🔎 Azalera 2.956 km² |
🌄 Altuera |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |

Ipar Euskal Herria edo Iparraldea Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lurraldeek osatzen dute. Iparralde deitzen zaio, baina hori ez da eraba zehatza: izan ere, hiru lurraldeen zatirik handiena Bermeo edo Donostiatik hegoaldera dago latitude aldetik.[1]
Bearnorekin batera, Frantziako Pirinio Atlantikoak departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2017tik, Ipar Euskal Herriko udalerriak (Eskiula izan ezik) Euskal Hirigune Elkargoa izeneko erakunde edo entitate administratibo ofizialaren barnean sartuta daude.
Azalera aldetik, 3.000 km² inguru ditu eta 310.000 biztanle, gutxi gorabehera[2].
Mugak
aldatu- Iparraldean, Landak
- Mendebaldean, Kantauri itsasoa
- Hegoaldean, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia
- Ekialdean, Bearno
Biztanleak
aldatuBiztanleriaren % 80 kostaldean bizi da (lurraldearen % 20 baino ez den zatian), batez ere Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaia hirietan. Nafarroa Behereak, Lapurdi baino handiagoa izan arren (1.318 km²) ditu, 30.000 biztanle baino ez ditu. Eta, azkenik, Zuberoan (785 km²) 16.000 bizilagun baino ez daude.
Euskararen egoera
aldatu2016an egindako inkesta soziolinguistikoaren arabera, biztanleen % 22,5ek euskara ondo menderatzen dute eta % 8,5 elebidun pasiboak dira. Ia % 70ek ez daki euskaraz, eta portzentajea % 86ra ere igotzen da biztanle gehien dituzten udalerrietan. Dena den, 15.000 euskaldun daude BABn. Zenbait udalerritan, gurasoek eskaturik, ikastetxe guziek edo ia guziek euskara irakasten dute.
Herritarren % 80k dio euskararekiko atxikimendua duela eta bizitza publikoan elebitasunaren alde dagoela.
Bestalde, biztanleen % 5ek gaskoieraz ere hitz egiten dute, lurraldeko bigarren hizkuntza gutxitua, bereziki BABn eta Bidache, Bardos, Labastide Clairence, Sames eta Came aldean.
Ekonomia
aldatuIparraldean, desoreka ekonomiko handia dago kostaldearen eta barnealdearen artean. Lapurdin turismoa funtsezkoa da, baina industria garrantzitsuak ere badaude, hala nola aeronautika, elektronika eta telekomunikazioak, Baionako portuaz gain. Gune hau Hegoaldearekin ondo komunikatuta dago.
Aldiz, Zuberoan eta Nafarroa Beherean nekazaritza eta abeltzaintza dira nagusi, baina gaztandegiak eta bestelako industria txikiak eta turismo pixka bat ere badago. Laguntzeko, INDAR, ALDATU eta ODACE bezalako zentroak sortu ziren, bertako negozioei laguntzeko.
langabezia, oro har, % 9 ingurukoa da (2023ko datua)[3].
Iparraldeak 47.000 enpresa eta 145.000 langile ditu. Enpresa horien % 96k 10 langile baino gutxiago dituzte, eta enpresen % 1ek baino gutxiagok ditu 50 langile edo gehiago.
Biztanleriaren banaketa arlo ekonomikoen arabera:
- Zerbitzuetan % 56
- Merkataritzan % 13,1
- Nekazaritzan % 12,2
- Eraikuntzan % 8,3
- Turismoan % 6,2
- Industrian % 4,3
Biztanleen % 12,2 pobrezia-mugaren pean bizi dira.
Laborantza
aldatu2000an, Ipar Euskal Herrian, 5.939 etxalde zeuden, horietatik 4.048 mendian. Aldiz, 2015an, 4.454 etxalde zeuden, eta haietatik 3.206 mendian.
Datu hauen arabera, % 25eko galdera egon da. Horrez gain, laborantza edo nekazaritzarako lurrak ere galdu egin dira, eraikuntzarako erabiliak izan direlako asko.
Historia
aldatuMendeetan zehar, Iparraldeko lurraldeak erresuma bat baino gehiagoren parte izan ziren: Nafarroa, Gaskoinia eta Akitania, eta euskal nortasun kultural sendoa mantendu zuten, euren hizkuntza eta ohiturekin. Erdi Aroan, eremu horietako asko Nafarroako Erresumaren eraginpean geratu ziren, bereziki Nafarroa Beherea, XVII. mendera arte erresuma independentea izan zena.
1620an, Frantziako errege Luis XIII.ak Nafarroa Beherea eta beste probintzia batzuk Frantziako Erresuman sartu zituen, lurralde horiek Frantziaren gainerako lurraldeekin bateratuz. Integrazio hori gertatu arren, euskaldunek bere erakunde eta tradizio berezi asko gorde zituzten mendeetan zehar.
Frantziako Iraultzaren garaian (1789), lurraldea administratiboki berrantolatu zuen Estatu frantses berriak, eta Ipar Euskal Herria Pirinio Atlantikoetako departamendu berrian sartu zen, bere autonomia tradizionalaren zati bat galduz.
XIX. eta XX. mendeetan, euskarak atzerakada handia jasan zuen Frantziako Estatuaren politika zentralizatzaileen ondorioz. Hala ere, azken hamarkadetan berpizkunde kultural handia egon da, euskara babesteko, euskal nortasuna sustatzeko eta eskualdeko bizitza kulturala eta asoziatiboa indartzeko.
Irudi batzuk
aldatu-
Baiona
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ipar Euskal Herria» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-07-04).
- ↑ https://www.franckdolosor.com/ezagutu-ipar-euskal-herria/connaître-le-pays-basque/le-nord/
- ↑ https://www.mediabask.eus/eu/info_mbsk/20230905/le-taux-de-chomage-au-plus-bas-au-pays-basque