Infinitua mugarik ez duen, amaierarik ez duen edo edozein zenbaki natural baino handiagoa den zerbaiten kontzeptua da. Askotan infinituaren sinboloarekin adierazten da, ∞. Kontzeptua filosofoek eta matematikariek aztertu dute mendeetan zehar, eta infinitua matematikaren arlo askotan erabiltzen da. Fisikan eta kosmologian, Unibertsoa infinitua den edo ez eztabaidatzen da.