Txikipedia:Ilen kultibatu aldatu

Ilena aldatu

Calendula officinalis

Urrezko botoia, kalendula, merkataria edo miraria, izenez ere ezaguna.

Deskribapena aldatu

Asterazeen familiako belarra da.

 
Calendula officinalis

Zurtoina, 20 eta 55 cm-ko altuera, tente edo zutik dago, adarkatua  normalean, ia goialderaino.

Loreak izpi formakoak dira eta horiak edo laranjak dira, ia urte osoan irauten duen loraldia, gauez ixten da eta, egunsentian, irekitzen da bere fotonastiaren ondorioz.

Ia urte osoan loratzen dira.

Fruituak akenoak dira, hau da, kurbatuak.

 

Loreak ematen duen usaina desatsegina da eta bere zaporea mingotsa da.

  Kalendulatik landare osoa erabil daiteke: hostoak, loreak eta sustraiak.

Habitata aldatu

Mediterraneoko eskualdekoa da, baina mundu osoan banatuta lorategiko landare gisa. Klima epeleko landarea da, baina izozteak eta lehorteak jasaten ditu.

Oro har, belardi basatietan, kaleen bazterrean eta 600 metroko altueran dauden olibondoetan

aurkitzen da. Eguzki betean lurzoru mota guztiak onartzen ditu, nahiz eta lurzoru buztintsuak nahiago dituen.

Erabilera aldatu

   Ba al dakizu    

Kalendula urteko hilabete guztietan loratzen da, baita negukoak ere, oso hotza ez bada.

Landare apaingarri gisa erabiltzen da eta mendeetan zehar sendabelar gisa ere erabili izan da bere ezaugarri terapeutikoengatik.

 

Sukaldean, bere petaloak azafraiaren ordezko koloratzaile gisa erabil daitezke.

   Ba al dakizu    

Erromatarrek Solsequium deitzen zioten, "Eguzkiari jarraitzen diona”.