Horrela ikusten dugu Lurretik Ilargia.

Ilargiaren aldiak (edo faseak) Ilargiak Lurretik ikusita dituen itxura desberdinak dira. Batzuetan, biribil-biribila ikusten da; beste batzuetan, erabat ilunduta egoten da, edo zirkulu-erdi bat dirudi.

Dena dela, Ilargia ez da benetan aldatzen ezertan ere; berez, gure sateliteak jasotzen duen argia da aldatzen dena, eta horregatik ikusten dugu Lurretik itxura desberdinekin. Ilargian islatzen da Eguzkiaren argia, eta Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenaren arabera, batzuetan Ilargiaren zati bat bakarrik ikusten dugu argituta Lurretik, edo osorik, edo ilunduta, beste batzuetan.


Zein dira ilargiaren aldiak? aldatu

 

Ilargi berria: 1
Ilgora: 2-3-4
Ilargi betea: 5
Ilbehera: 6-7-8

Lau itxura edo aldi bereizten dira:

  • Ilberria edo Ilargi berria: ilargia ikusezina da, Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako eta, Lurretik begiratuta, haren zati iluna besterik ez dugulako ikusten.
  • Ilgora: ilargia ikusten hasten denetik ilargi betea agertzen den arteko tartea. Ilargi berritik ilargi betera doan tarte honek 14 egun irauten du. Forma honekin hasten da handitzen:  
  • Ilbetea edo Ilargi betea: ilargiaren aurpegia osorik argituta agertzen den aldia da. Ilargia Lurraren atzean geratzen denean izaten da, beti ere Eguzkiaren posizioarekiko.
  • Ilbehera: ilargi betea ikusten denetik hasita, gero eta txikiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi betetik ilargi berrira doan tarte honek ere 14 egun irauten du. Forma hau hartuz joaten da:  .