Entzun!

Hontz handia.

Hontz handia (Bubo bubo) hegazti bat da. Afrikan, Europan eta Asian bizi da.

Deskribapena aldatu

29-73 zentimetro arteko altuera du eta 1,5 eta 4 kilogramo artean pisatzen du. 1,3 eta 1,7 metro arteko hego-zabalera du. Begi laranjak ditu. Bizkarreko lumak ilunak dira, mantxa argiekin. Sabela argia du. Buruaren bi aldetan bi luma luze ditu.

Elikadura aldatu

Gaueko harrapakaria da. Bere elikadura oso aldakorra da. Bere bizilekuaren eta urtaroaren arabera aldatzen da. Adibidez, untxiak, intsektuak, katagorriak, beste hegazti batzuk eta abar jaten ditu. Irensteko zailak diren zatiekin bola bat egin eta ahotik botatzen du.

Ugalketa aldatu

Abendua eta martxoa artean jartzen ditu arrautzak. 1 eta 6 arrautza artean jartzen ditu. Bi emeek kabi berean jar ditzakete arrautzak. Beraien kabiak zuhaitzen enborretan edo amildegietan egoten dira.

Izena hainbat hizkuntzatan aldatu

  • Gazteleraz: búho real
  • Ingelesez: Eurasian Eagle-owl
  • Frantsesez: Hibou grand-duc