
Homo sapiens edo Gizakia hominidoen familiako espezie bat da. Hizkuntza-egitura konplexuak, logika, matematika, idazketa, musika, zientzia eta teknologia asmatu, ikasi eta erabiltzeko gaitasun mentalak ditu gizakiak. Animalia soziala da eta kontzeptu abstraktuak ulertzeko, transmititzeko eta ikasteko gai da.
Homo sapiensaren aztarnarik antzinakoenak Marokon topatu dira eta duela 315.000 urte ingurukoak dira.
Homo generokoa da Homo sapiensa. Homo generoko espezie ugari topa ditzakegu Historiaurrean, adibidez Homo Neanderthal eta Homo antecessor. Hala ere, hauek desagertu egin ziren eta gure garaira iritsi den Homo espezie bakarra Homo sapiensa izan da.