Heriotzorria.

Heriotzorri edo adelfa (Nerium oleander) zuhaixka bat da.. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da berez, baina eremu horretatik kanpora dauden lorategietan ere ikusten da landare apaingarri gisa.

Deskibrapena aldatu

Sasi modura hazten da eta 3-4 metrotako altuera har dezake. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost petalo txikikoak.

Toxikologia aldatu

Landare pozoitsua da. Zaldiek, behiek, ardiek edo ahuntzek jaten dutenean beherakoak eta odoljarioak eragiten dizkie eta muturreko kasuetan heriotza ere ekar lezake, hortik landarearen euskarazko izena.