Txikipedia:Harriet Tubman

Harriet Tubman

Harriet Tubman   1822an jaio zen Dorchesterko kondadoa, Maryland, Estatu Batuetan eta 1913ren martxoak 10an hil zen. Ingeleses hitzegiten zuen. Idazlea, sufragista eta erizaina zen. Jaio zenetik esklabotza ezagutu zuen, baina egoera horretatik ihes egitea lortu zuen. Esklabotasunetik ihes egin ondoren, hamahiru erreskate-misio egin zituen, eta 700 esklabo inguru liberatu zituen.

Bizitza

aldatu

1849an, saldu eta bere familiatik bananduko zutela sinetsita, Harriet Tubman bere anaietako birekin ihes egiten saiatu zen. Ihes egin ziren eta Brodessen jabetza izaten jarraitzeko itzultzea erabaki zuten. Harrietek ez zuen amore eman eta handik gutxira berriro ihes egiten saiatu zen.

1849an Filadelfiara ihes egin zuen. Ondoren, Marylandera itzuli zen berehala, familia erreskatatzera. Pixkanaka, hainbat senitarteko atera zituen estatutik, eta, dozenaka esklabo berak gidatu zituen askatasunera.

1850ean, Tubman berriro gaixotu zen, beraz, esklabo gisa zuen balioa berriro behera egin zuen. Edward Brodess arrazoi horregatik saltzen saiatu zen, baina ez zuen eroslerik aurkitu. Brodessen erabakiarekin haserretuta, Tubman otoitz egiten hasi zen, Jainkoari iritziz aldatzeko eskatuz.

Lorpenak

aldatu

Abenduaren 2a, Esklabotza Ezabatzearen Nazioarteko Eguna, Harriet Tubman gogoratzeko eta ospatzeko garai bikaina da, esklabotzatik ihes  eta bere herriarentzat benetako Moises bihurtu zen emakume Afroamerikarra.

Sezesio Gerra Harrietek bere laguntza eskaini zion Armada Abolizionistari eta erizain lanetan aritu zen. 1863ean hiru lurrun-ontzi gidatu zituen.

1850ko Abenduan egin zuen lehen bidaia eta bere ahizpa bat eta bi seme-alaba erreskatatzea lortu zuen. 1851an beste anaia bat eta bere familia salbatu zituen. Senarra erreskatatzen ere saiatu zen, baina aurkitu zuenean berriro ezkondu zen eta ez zuen ihes egiteko interesa.

Abraham Lincoln presidenteak, gatazkaren  erdian, Emantzipazio Aldarrikapena onartu zuen. 1863an sartu zen indarrean  Estatu Konfederatuetako esklaboak askatzeko. [1]

Aktibismoa sufragista

aldatu
 
Harriet Tubman

Bere azken urteetan sufragistaren kausa (emakumeen boto eskubidearen aldarrikapena) sustatzeko lan egin zuen. Emakume zuri batek emakume zuri batek galdetu zion behin emakumezkoek botoa eman ahal izan behar zuten ala ez, eta hark erantzun zuen: "Hori sinesteko nahikoa sufritu dut".124 Tubman sufragio antolakuntzako ekitaldietara joaten hasi zen eta laster Susan B. Anthonyrekin lanean hasi zen. eta Emily Howland.[2]

Ondarea

aldatu

Bere hiletan lurperatu zuten ohore militarrekin  Fort Hillen. Il eta ondoren oso famatu bihurtu zen, berak sortutako Esklabotza Ezabatzearen Nazioarteko Eguna ospatzen jarraitu zelako. Bere etxean 1920 utzi zuten, orain museo famatu bat bihurtu da. Hainbat liburu atera dira bere bizitzako biografiak eta ekintza garrantsiztuekin.

[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Martxoaren 10. 2023-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  2. Harriet Tubman. 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  3. (Gaztelaniaz) Harriet Tubman. 2023-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).