Hareharria arroka sedimentarioa da.

Hareharria, beste arroken zatietatik eratuak da, eta hondarrez eta pikor txikiko materialez osatua dago. Material zati hauei detrituak deitzen zaie; horregatik hareharria, arroka sedimentario detritikoen artean sailkatzen da.

Hareharria

Detritu edo aleen tamaina 0.02 mm eta 2 mm artekoa izaten da.

Hareharriak arro sedimentarioetan sortzen dira; hala nola, ibaietan, aintziretan, hondartzetan, eta basamortuetan.

Hareharrien mineral nagusienak kuartzoa eta feldespatoa izaten dira; hau da, granitoa osatzen duten mineral berdinak. Honela da, granitoa delako lurrazal kontinentaleko arroka nagusiena eta honen ale txikiak direlako arro sedimentarioetan metatu eta arroka sedimentarioak sortuko dituztenak.

Kolore ugaritako hareharriak daude; beixak, marroiak, horiak, gorriak, grisak…

Euskal Herrian oso ugaria da.

Eraikuntzan erabili izan da nagusiki. Zorrotzarriak ere hareharriz eraiki izan diren gailuak dira, eta metalezko lanabesak zorrozteko erabiltzen ziren.

Tolosako Alde Zaharrean aurki dezakegu:

  • Hareharri gorria; Kasinoa inguratzen duen espaloia eraikitzeko erabili diren uharrietan.
  • Hareharri horia; Gaztelako atean, Kasinoaren parean dagoen eraikinean.