Hagaren leku famatuak.
Hagaren leku famatuak.[1]

Haga Herbehereetako hirugarren hiririk handiena da Amsterdam eta Rotterdamen ondoren. mapa

Kokapena

aldatu

Herrialdearen mendebaldean kokatuta dago, Hego Holandako probintzian, eta bertako hiriburua da.[2]

Haga hirian urteko temperatura bataz bestekoa 10,2ºC-ko da. Urte batean 841,2 mm egiten du.

Biztanleria

aldatu

Haga hiriaren biztanleria etengabe joan da hazten urteetan zehar azpiko taulan ikusi ahal den moduan.[1]

Biztanleriaren bilakaera
1620 1670 1750 1850 1874 1895 1909 1933 1945 1960 1970 1980 1990 2000 2010 2011
15.000 22.000 38.000 72.000 90.000 180.000 270.000 470.000 450.000 606.110 550.613 456.886 441.506 441.094 488.553 502.055

Azalera

aldatu

Haga hiriaren azalera 93,13 km²- da.

Leku famatuak

aldatu

Lorategi bat dirudi hiriak, parke ederrez hornitua, hiribide zabalek zein ubideek zeharkatzen dutela. Eraikuntza aipagarriak ugari dira:

  • Eliza Handia (Grote Kerk), gotiko estilokoa (XIV-XV. mendeak); Mauritshuis jauregia, gaur egun museoa dena (XVIII. mendea);
  • Huis ten Bosch errege-jauregia (XVII. mendea); Udaletxe Zaharra (XVI-XVII. mendeak)

Kultura

aldatu
 
Hagaren argazkiak

Hagan Museo eta kultur erakunde aipagarri ugari ditu, eta horien artean Madurodam multzoa nabarmentzen da, hau da, miniaturazko hiria dena, Holandako monumentuen ehunka maketa biltzen dituena, tipikoki holandar miniaturazko paisaia batean. 1952an inauguratu zuten eta ordutik hamar milioi lagun baino gehiagok bisitatu dute. Nabarmentzekoa da, halaber, Mauritshuis , maisu holandarren margolan ugariera kusten dituena, hala nola, Johannes Vermeer, Rembrandtvan Rijn  eta Paulus Potter. [3]

Erreferentziak 

aldatu
  1. a b Haga. 2021-11-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. Haga. 2021-11-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  3. (Gaztelaniaz) La Haya. 2024-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).