Guakamaio urdina (Anodorhynchus hyacinthinus) Loroen familiako hegazti espezie psitaziforme bat da. Macaw espezierik handiena da. Brasil, Bolivia eta Paraguaiko iparraldeko oihanetan bizi dira. Hegazti hau papagaien familiakoa da, izan ere izen asko dauzka , Ara urdina eta Hiazinto Macaw esaterako. Pertsona batzuek guakamaio urdina Cyanopsitta spixii basatian desagertutako espezieekin nahasten dituzte. Brasilen "Arara azul" izenez ezagutzen da.
ELIKADURA
aldatuGuakamaio urdina jaki ugariz elikatzen da: Mangoak, fruitu lehorrak, haziak, baiak, loreak eta hostoak.
DESKRIBAPENA
aldatuHegazti hauek 70 cm inguruko tamaina hartzen dute (eta 105 cm-ra irits daitezke), 120 eta 140 cm arteko hegoen-zabalera eduki ditzake eta 1,5 eta 1,7 kg -ko pisua dute. Bere mokoa hegazti guztien artean indartsuena da, fruitu lehorrez eta hazi gogorrez elikatzeko. Haien mokoekin, kokoak , egurra eta beste gauza asko jan ahala txikitu ahal dituzte.
Txori honek luma urdinez estalitako gorputza du indigoaren antzeko itzalean. Bere mokoa beltza du. Marra distiratsu batekin buruarekin bat egiten duen aldean. Gainera, bere begi ilunen inguruan ertz distiratsu bat dauka. Beste macaw espezieak ez bezala, lumarik gabeko "maskara" falta du begien inguruan. Arrak eta emeak ia bereizten dira, nahiz eta emeak, oro har, pixka bat lirainagoak izan.