Aro Iluneko kutxa bat eta ontzi batzuk

Aro Iluna Antzinako Greziako garai bat da.

Mizenastar zibilizazioa suntsitu zenean hasi zen (K.a. 1200-1100 urteetan) eta Aro Arkaikoan bukatu (K.a. VIII. mendean).

Aro ilunari buruzko informazio gutxi daukagu, iturriak eskasak direlako.

Urte horietan burdinak brontzea ordezkatu zuen.

Historia

aldatu

Ez dakigu oso ondo zergatik desagertu zen Mizenastar zibilizazioa eta zergatik hasi zen Aro Iluna. Arrazoi bat baino gehiago aipatzen dira:

Alde batetik, itsasotik heldutako herri batzuen inbasioa. Bestetik, barne gatazkak. Azkenik, beste ikerlari batzuen ustez agian lurrikara batek suntsitu zuen zibilizazio hura.