Go!azen 6.0

Go!azen ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Fikzio hau udaleku zorrotz batean dauden gazte euskaldun batzuei buruz doa. 2008an sortu zen EiTBko film musikal bat bezala, Go!azen izenburupean.

Film honen arrakastaren ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu zuen. Urteak pasa eta gero, 2016an telesaila berreskuratu zuten eta Go!azen 3.0 telesaila sortu pertsonaia berriekin. Dinamika berarekin segitu dute orain arte, azken denboraldia (Go!azen 6.0 ) 2019ko azaroaren 22an emititu dute. Une honetan Goǃazen 7.0 denboraldia prestatzen dabiltza, 2020ko udazkenean estreinatzeko aurreikusia.

Telesail honetan parte hartzen duten pertsonaia nagusiak orokorrean 17 eta 23 urte artean dituzte. Azken denboraldiaren protagonistak honako hauek dira: Dánae Riaño, Maria Redondo ,Esti Lopez, Andrea Mora, Nikola Zalduegi, Lorea Intxausti, Markel Sainz, Xabi Rodriguez ,Xanti Korkostegi, Kimetz Renteria.