Gibraltarko Itsasartea Europa eta Afrika banatzen dituen itsaso zatia da, eta, zehazki, Espainiako hegoaldearen eta Marokoko iparraldearen artean dagoen itsasartea da. Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen ditu eta, horregatik, mundu osoan itsasontzi gehien igarotzen diren lekuetako bat da. Bere zatirik estuenean, 14 km inguru ditu. Sakonerarik handiena Algecirasko badian du (1.000 m).
Geologiaren aldetik, Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga da. Duela bost milioi urte, itsasartea itxita egon zen, eta Mediterraneoa barne-itsaso bat bihurtu zen, baita lehortzera iritsi ere.