Gatzontzi bat.

Gatzontzia sukaldean erabiltzen den tresna bat da.

Nolakoa da? aldatu

Ontzi txiki bat da, normalean gardena. Gainean tapaki bat du eta zulotxoak izaten ditu.

Zertarako erabiltzen da? aldatu

Gatza gordetzeko erabiltzen da. Gatzontzia azpikoz gora astinduta, janariei gatza botatzen zaie. Dituen zulotxoen tamainaren arabera gatz gehiago edo gutxiago eroriko da.

Zerez egina dago? aldatu

Normalean gardena izaten da, beraz beiraz edo plastikoz egina egoten da. zeramikazko gatzontziak ere badaude.