Txikipedia:Gastiain
GASTIAIN
Kokapena: Gastiain, Nafarroako herri bat da. Bere herri mugakideak: Zuñiga, Narkue, Viloria eta Galbarra dira. Gastiain, txondorrak dituelako da famatua, eta horregaitik hango tradizioa txondorra egitea da.
Txondorra: Txondorra egiteko, lehenengo artea zuhaitzetik hartutako egurrezko plataforma bat egiten da eta barruan sua egiten da. Suak, egurra erretzen du eta horrela ikatza egiten da.
Zerbitzuak: Gastiaineko zerbitzuak okindegia eta landetxea dira. Ez daude zerbitzu gehiago, herria txikia delako.
Historia: Burdin aroan sortu zen, eta aintzineko erromatarren txanponak aurkitu dira. 32 hilobi aurkitu zituzten.
Kondairak: Txondorraren barruan deabrua dagoela esaten da.
Pertsona interesgarriak: Hango pertsona interesgarriak Angel Valencia herriko alkatea, eta txondorran lan egiten duten ikazkinak dira.
Bisitatzeko lekuak: Han bisitatzeko lekuak, landetxeak eta txondorrak dira. Landetxean lo egin dezakezu, turismoa egitera joaten baldin bazara, eta txondorrak ikusi ahal dituzu oso politak direlako.
Bitxikeriak: "Errusia txikia" deitzen zaio Gastiain herriari, hotz handia egiten duelako, Errusian bezala.
Demografia: 65 biztalde ditu .