Sitta Europea

Garrapoa (Sitta europaea) Okil txori ere esaten zaio. Sittidae familiako hegazti paseriformea da.

Deskribapena

aldatu

Garrapoa txori sendoa da, 14 cm. ingurukoa. Gogortasun handikoa dela ematen du. Gris urdinxka kolorekoa, azpialdea zuri kolorekoa eta alboak erabat gaztaina kolorekoak. Buruan, marra beltz batek begiak estaltzen dizkio eta leporaino jeisten da. Moko luzea du, gris kolorekoa.

Elikadura

aldatu

Intsektutaz elikatzen da, harrak eta kakalardoak jaten ditu gehienbat. Udazkenean eta neguan fruitu lehorrak eta haziak jaten ditu. Negua hazirik gabe ere pasa dezake.

Banaketa

aldatu

Garrapoa Paleartiko osoan dago, eremu boreal eta epeletan eta Mediterraneoko mendietan. Iberiar estatusa ez da ondo ezagutzen, baina badirudi espezie hau nahiko arrunta iparraldean bakarrik dela eta gainerakoan oso lokalizatua baso menditarretan.

Habitata

aldatu

Bere habitata zuhaitz zaharrak dituzten baso eta zuhaitzetan dago, nahiago ditu haritzak, ametzak, erkametzak eta baso misto kantauriar freskoak. Arabako mendebaldeko pinu gorriaren berezko pinudietan ere ikusten da. Dagoeneko hazita dauden landatutako pinudietan aurki dezakegu elikagai bila, baina beti zuhaizti hosto erorkorren ondoan, han egin behar baitu habia.

Mehatxuak

aldatu

Ez dago desagertzeko sorian.