Gailupa basoan

Gailupa (Pyrrhula pyrrhula) hegazti mota bat da.

Deskribapena

aldatu

16-18 zentimetroko luzera eta 21-27 gramoko pisua du. Itxuraz potoloa da, biribiltsua, lepamotza eta buruhandia. Koloreari dagokionez, mokoa eta lumak beltzak izaten dituzte eta ipurdia berriz zuria.

Bizitokia

aldatu

Eurasiako eskualde epeletako baso-ertzetan bizi da.

Elikadura

aldatu

Dieta aldakorra du, urte-sasoiaren arabera: Udaberrian kimuak sabeleratzen ditu, baina urteak aurrera egin ahala, fruituak eta haziak jateari ekiten dio.

Ugalketa

aldatu

Udaberria da ugaltzeko sasoia gailuparentzat. Beraz, urtean zehar talde txikitan bizi diren arren, garai horretan bikoteka banatzen dira.

Bitxikeriak

aldatu

Baso mixtoetan bizi da. Isilik eta lasai, talde txikietan ibiltzen da.